XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.7. Begira saihetsen azpian dagoen ehuntxoa. DIAFRAGMA da.

5.8. DIAFRAGMAREN azpikaldetik beherantz dakusazun guztia deskribatu.

5.8.1. Diafragmaren azpian dagoen masa gorriska ... da.

Deskriba ezazu.

5.8.2. Esteak banantzen badituzu, gibelaren ondoan liseri-aparatuaren zabaldura bat somatuko duzu.

Zer da? Deskriba ezazu. Marraz dezakezu.

5.9. Ireki saihetsak, buruarekiko ebaketa perpendikular bat eginez.

Dakusazuna behatu eta deskribatu, organo bakoitza identifikatzen ahaleginduz.

Begira bihotzaren eta biriken higidurak.

5.10. Bihotzaren aurrean bilatu hodi bat, bizkarrezurrari erantsita egongo da.

Hodi hau ebaki eta gibela jasoez ebaki itzazu paretei atxekita dauden ehuntxoak, harik eta liseri-aparatua ondesteak bakarrik sostengatuta geratzen den arteino.

Ebaki eta atera kanpora liseri aparatu osoa gibelarekin bat.

5.10.1. Gibela liseri-aparatuarengandik banandu, eta saia zaitez ea behazun xixkua eta bere urinak jariatzeko hodiak identifikatzen dituzun.

Deskriba itzazu: (...).